Historioa:
Ikastola gurasoon lanari esker sortu zen eta umeak Euskaraz hezteko alternatiba eman zioten auzoari.
1997an, sorreratik gurasook egindako lanari izaera juridikoa eman zitzaion. Orduztik, izaera juridiko horren pean, Karmelo Ikastola eskola publikoarekin batera, lanean dihardu Hezkuntza komunitate Euskalduna eraikitzen.
Oinarrak:
KAIXO gurasoak gara, gure seme-alabak ikastolan hasten direnetik bukatu arte. Ikastolako komunitatearen zati bat izanda, gure parte hartzea ezinbestekoa da ikastolaren funtzionamendurako.
Gurasook (eta ondorioz, KAIXOk) hezkuntza ereduan, kudeaketa ekonomikoan edo heziketa prozesuaren inguruan egon daitezkeen erabakietan parte har dezakegu, lagunduz eta barne antolakuntza bultzatuz.
Beraz, gurasoek edozein laguntza mota, zalantza edo kexa adierazteko lekua da KAIXO.
Helburuak:
Talde egonkorra sortzea, guraso guztiei irekia.
Guraso komunitatearen zalantzak eta ardurak bideratzea: Familiekin harremana bideratzeko kanalak bermatu (emaila, batzar-irekiak, asanbladak, Whatspp kanala…).
Eskola komunitatean parte aktibo izatea eta zubi-lanak egitea Eusko Jaurlaritzarekin, auzoarekin, batzordearekin eta zuzendaritzarekin.
Kontakturako goiburua:
Beraz, gurasoek edozein laguntza mota, zalantza edo kexa adierazteko lekua da KAIXO.